Eduarda Limaren estreinako albuma, PROTESTA, oihu isil bat da. Gauetik goizera, xomorrorik ñimiñoenetatik hasi eta etxeko abereetaraino, oihan basetatik gure herriko ibairaino, isiltasunak durundi egiten du nonahi. Entzun dezakezu? Istorio honek dei egiten dio irakurleari, kutsaduraren eta alferrik xahutzearen aurka batu gaitezen, beste batzuek geroago bilduko dutena orain erein dezagun.