Información adicional
1996an egin genuen IVAPen gure lehen estilo-liburua. Horretarako arrazoiak guztiz agerikoak ziren: langile bakoitza bere aldetik zebilen idazkiak prestatzeko orduan, eta horren ondorioz, dokumentu bera hamaika modutan kaleratzen genuen. ion konpondu nahian, jo eta ke ekin genion lanari: ondo eta zuzen idazteko gomendioak eskaini, diseinua batzeko bideak zabaldu, eta idazkinik erabilienen ereduak proposatu genituen. Laster baino laster egin zuen onera egoerak: IVAPeko idazkiek estilo eta itxura bateratua zuten. Zortzi ui-te joan dira, estilo-liburu xume hura argitara eman genuenetik, eta tarte horretan mundua ez da geldirik egon. Euskaltzaindiak gomendio berriak plazaratu ditu; ordenagailuen bidezko komunikazioek aurrera egin dute nabannen; garai hartan asko erabiltzen ziren dokumentu batzuk dagoeneko zaharkituta dautza, eta horien ordez, beste batzuk sortu ditugu. Horrela, aurrera egin dugu. Ezagun da IVAPek konpromiso sendoa hartua duela kalitatearen alde, eta, gure ustez, komunikazioa da kalitate horren ispilu eta erakusbiderik behinena; komunikazioa erakundearen barruan, bai; baina, batez ene, herritarrekin jardun behar dugunean. Bada, kalitatezko komunikazio hori bermatzeko, estilo-liburu beni hau prestatu, eta zuen esku jarri nahi izan dugu. Aurrekoaren aldean, liburu mardula da hau, osatuagoa, ardura handiagokoa. Liburu honetan aunkituko ditugu bilduta lVAPeko langileok behar ditugun aholku, eredu eta argibide asko eta asko; modu arin eta ulergarrian azalduta, gainera.
|